Pasaiako kaiaren Administrazio Kontseiluak erabaki du kanpo portu egitasmoaren ezaugarriak aldatzea. Nahiz eta orain arte ezinbestekoa izan den 200 hektareako kaia eraikitzea, bat-batean 100 dira nahiko. Krisia krisi 1.500 eurotik gora behar izen diren arren, supituki 750ekin aski da.
Lehengoa arrazoitzeko erabiltzen zituzten gezurrak ez ziren onargarriak, sarritan azaldu dugun bezala. Orain, erabat aldatuz egitasmoa, justifikazio berri bila ari dira, zentzugabekeria zuritzeko asmoz. Guztiarekin, gero eta garbiago ari da geratzen benetako helburua: interes pribatuei -enpresa eraikitzaileak, energia alorrekoak...- negozio ikaragarria ahalbidetzea.
Ezker Abertzaleak argi azaldu du egungo kaiaren azalerak toki nahikoa duela bere jarduera burutzeko eta hori era egokian eginez gero guztiz uztargarria dela badia biziberritzearekin. Horrez gain, nazio ikuspegitik ere aztertu behar dira halako gaiak. Euskal Herriko portu-sistema oso garatuta dago eta erabiltzeke du ahalmen handia. Izan ere, Baiona, Bilbo eta Pasaiaren artean 2008an 50 milioi tona mugitu zituzten, egungo instalazioen ahalmenaren %50 baino gutxiago.
Pasiarako momentuz azken “superportuerdi” egitasmoaren arabera trafiko garrantzitsuenak hidrokarburoak, ikatza eta biodiesela lirateke, guztiak ingurumen zama dakartenak. Horri zenbait kalte erantsi behar zaizkio, esaterako Natura 2000 Sarearen barruko 7 gune babesturi eragingo lizkiokeenak.
Lurraldeari erreparatuta, kostaldean ezezik barnean ere jasango lirateke inpaktuak. Oso gune zabalak hartuko lituzkete sarbiderako azpiegiturek eta plataforma logistikoek. Ezin dugu ahaztu Behe-Bidasoan eta Oarsoaldean dagoeneko arazo handiak daudela azpiegituren eta hiri-pilaketaren ondorioz. Trafiko kopuruak etengabe erakarri nahiak arazoa handitu besterik ez du egingo.
Konponbidea ez da superportua. Irtenbidea ez da haren erdia. Eztabaida liteke superkakamokordoaren erdia kakamokordoa ala soilik mokordoa den. Baina garaia da, behingoz, horiek baztertu eta egungoaren egoera konpontzeko. Salgaiak maneiatzeko sistemak aldatzeko, egungo txatarra biltegiaren egoera zuzentzeko eta gunea ondo antolatzeko. Ingurumen neurriak, urte askoan hartu ez direnak, ezinbestekoak dira.
Honen guztiaren gainetik, zerga bilketa, garraio azpiegitura, energia eta finean lurraldearen antolamenduaz eztabaidatu beharra dago, Euskal Herriak erabaki dezan. Beti herritarren beharrei begira eta natura zainduz, eta ez interes pribatu eta espekulatzaileen esanetara. Ezin baitugu utzi Portuko Agintaritzak, Iberdrolak eta enparauak botere faktikoak izan daitezen.
Argitaratze data: 2010-06-27
We need Ikastera joateko, lantokira hurbiltzeko, erosketak egiteko eta beste hainbat zereginetarako gero eta urrutiago mugitu behar izatea da garaiotako bizimodua gehien baldintzatzen dituen faktoreetakoa. Hortik garraio publiko zerbitzuak duen berebiziko garrantzia bizi-kalitatea hobetzeari begira. Herritarrek behar dituzten zerbitzu eta ekipamenduen kokalekuak bizilekuetatik urruntzea kalterako joera izan da, lurralde antolamendu eredu okerrak...
De las altas cumbres, a los bajos fondos Siendo nuestra tierra pródiga en personas que gustan de subir al monte, no es de extrañar que contemos ya con un trío que ha alcanzado las 14 cumbres más altas del planeta. En aquellas zonas se respira aire limpio, se pisa naturaleza virgen y por fortuna no llegan las garras...
Energía sucia, marea negra La plataforma petrolífera Deepwater Horizon explotó el pasado 20 de abril en el Golfo de México. Provocó la muerte de 11 personas y una marea negra, la peor de la historia, de nefastas consecuencias. No en vano el agujero vierte al mar alrededor de 800.000 litros de petróleo diariamente. Como...