Ikastera joateko, lantokira hurbiltzeko, erosketak egiteko eta beste hainbat zereginetarako gero eta urrutiago mugitu behar izatea da garaiotako bizimodua gehien baldintzatzen dituen faktoreetakoa. Hortik garraio publiko zerbitzuak duen berebiziko garrantzia bizi-kalitatea hobetzeari begira. Herritarrek behar dituzten zerbitzu eta ekipamenduen kokalekuak bizilekuetatik urruntzea kalterako joera izan da, lurralde antolamendu eredu okerrak ekarri duena. Azken hau nola zuzendu beste baterako utzita, garraio publikoa hobetzeko aukerei erreparatuko diegu.
Lopezen gobernuaren azken harribitxiak (“I need Spain” –sic-) inspiratuta eta Estatu espainolak agindutako azpiegitura plangintzak, PEIT delakoak, norantz garamatzan ikusita, gero eta gogo biziagoa dugu Spain-etik urruntzeko, gero eta behar handiagoa bestelako ereduetara begiratzeko. Izan ere, aurrekontuen atalik handiena abiadura handiko tren, autopista eta autobiak eraikitzera bideratzeak, badakigu zer ondorio duen: Ama Lurraren suntsipena, desplazamendu motordunak areagotzea, klima aldaketa areagotzea, energia xahutzea, airearen kalitatea kaxkartzea... Eta egunerokotasunari begira, beharrezkoak eta ohikoenak diren joan-etorrietarako zerbitzuak kaltetzea.
Horixe ari gara ikusten: hurbileko tren zerbitzuak murrizten dituzte, autobusen maiztasuna jaitsi, metro-linea berriak atzeratu edo ahantzi, daudenak ezin hasi langileek behar dituzten goizeko orduetan... Aitzakia, jakina, aurrekontuak mugatuak direla, krisia dela-eta gerrikoa estutu beharra eta abar. Bitartean, horiek erabakitzen dituzten agintari berberek auto pribatua gehiegi erabiltzen dela-eta herritarrei leporatzen diete erru guztia.
Baina gauzatxo batzuk behintzat argi utzi beharrekoak dira. We need maiztasun handiagoko aldiriko trenak. We need, esaterako, herri eta auzo gehiagotara heltzen den garraio publikoa. We need erakargarriagoa dena –erosoagoa, merkeagoa...-. Intermodalitateari dagokionez funtzionalagoa. Eta, jakina, bertatik bertara planifikatutako sareak. Halako neurriek zeharo lagunduko lukete autoaren erabilera murrizten, horrela hiri arnasgarriagoak ahalbidetuz, ez hain zaratatsuak, ilara gutxiago luketenak...
Horretarako, baina, Austria, Suedia edo Erresuma Batuko zenbait gunetako joera berriei begiratzen hasi beharra dugu. Herritarron beharrak aintzat hartzen ez dituen eredu zaharkitu eta inposaturik ez dugu behar. We don´t need Spain.
Argitaratze data: 2010-07-09
Ez osoa, ez erdia Pasaiako kaiaren Administrazio Kontseiluak erabaki du kanpo portu egitasmoaren ezaugarriak aldatzea. Nahiz eta orain arte ezinbestekoa izan den 200 hektareako kaia eraikitzea, bat-batean 100 dira nahiko. Krisia krisi 1.500 eurotik gora behar izen diren arren, supituki 750ekin aski da.
Lehengoa arrazoitzeko erabiltzen zituzten gezurrak ez ziren onargarriak, sarritan azaldu dugun...
De las altas cumbres, a los bajos fondos Siendo nuestra tierra pródiga en personas que gustan de subir al monte, no es de extrañar que contemos ya con un trío que ha alcanzado las 14 cumbres más altas del planeta. En aquellas zonas se respira aire limpio, se pisa naturaleza virgen y por fortuna no llegan las garras...
Energía sucia, marea negra La plataforma petrolífera Deepwater Horizon explotó el pasado 20 de abril en el Golfo de México. Provocó la muerte de 11 personas y una marea negra, la peor de la historia, de nefastas consecuencias. No en vano el agujero vierte al mar alrededor de 800.000 litros de petróleo diariamente. Como...