ESKAINTZA POLITIKOA

Askatasunaren alde luzaro borrokan diharduen nazioa da Euskal Herria. Herri zein emakume eta gizon aske gisa gure etorkizuna eraikitzeko proiektu bat dugun ezkertiar eta abertzaleok urteak daramatzagu nazio eraikuntza eta eraldaketa sozialaren bidean urratsak ematen. Euskal herrietatik Euskal Herria aske, sozialista eta euskalduna eraikiz eta Euskal Herritik Herrien eta gizon-emakumeen inolako zapalkuntzarik gabeko mundu baten eraikuntzari ekarpena eginez.

Ezker Abertzaleak Euskal Herria aske, sozialista eta euskalduna ditu azken helburu. Norabide horretan, gaurdanik biharko Euskal Herria eraikitzeko lanean dirau.

Aitzitik, Euskal Herria ukaturiko, zatituriko eta zapalduriko Herria izaki, ukazio, zatiketa eta zapalkuntza egoera hori gainditu eta Euskal Herriaren eskubide demokratikoak aitortuko dituen eskenatokia erdiestea eta hala, gure herriak bizi duen gatazka politiko eta armatuari konponbide demokratikoa ematea da bere lehentasuna.

Norabide horretan, Ezker Abertzaleak azken urteetan hainbat proposamen egin dizkio Euskal Herriari eta gune honetan, horiexek dituzu ikusgai:

  • Euskal Herria ezkerretik eraikitzeko proposamena: Batasunak 2005. urte amaieran egin zuen Bide Eginez prozesua eta, barne hausnarketa horren ondorioz berritu zuen nazio eraikuntza eta eraldaketa sozialerako estrategia. Eztabaida garai horretan jasotako ondorio politiko nagusiak dokumentu honetan agertzen dira.
  • Gatazkaren konponbide demokratikorako proposamena (Anoetako proposamena): Batasunak 2004ko azaroan aurkeztutako proposamena, gatazkaren konponbiderako metodologia gisa. Iristear zen negoziazio prozesuaren atarian kaleratu zuen.
  • Marko demokratikorako proposamena: Gaur egungo marko antidemokratikoa gainditu eta Euskal Herriaren autodeterminazio eta lurraldetasun eskubideak aitortuko dituen marko demokratikoa eraikitzeko formulazio zehatza jasotzen duen proposamena. Bi azpiatal ditu: Uztaritzeko proposamena (Ipar Euskal Herriari zuzendutakoa) eta Anaitasunakoa. Lehena 2006ko urtarrilean aurkeztu zen eta bigarrena 2006ko martxoan, negoziazio prozesuan zehar.
    Halaber, Anaitasunako proposamenaren laburpen hau ere ikusgai duzu.

DOKUMENTUAK
Euskara || Castellano || Français

Eranskinak
Hezkuntza Politika Berritua (eus)
Politika feminista sustatzeko gida - Guía para fomentar una política feminista(eus-cas)
Euskara || Castellano || Français
Anaitasunako proposamena
Euskara || Castellano

Uztaritzeko proposamena
Euskara + Français


Edukien lizentzia - CC-BY-SA-3.0           Rss Jarioa           info[abildua]ezkerabertzalea.info