
2011ko martxoan Ipar Euskal Herrian iragan behar diren kantonamenduko hauteskundeeri begira, Batasunak bere irakurketa eta hautua jakinarazi du goiz huntan Baionan egin duen prentsaurreko baten bidez.
Kantonamenduko hauteskundeak testuinguru jakin batean kokatu behar dira gure ustez. Alde batetik, Euskal Herrian egoera politiko berri bat dugu. Prozesu demokratiko baten alde lerrokatzen ari diren indarrek, abertzaleen arteko elkar lanaren potentziala agerian uzten dute baita burujabetzaren aldeko pario argia. Urrats berri horiek, epe luzerako parioa ekartzen dute eta Euskal Herri guzirako perspektiba.