Donostia: Donostia Planteatuz (I) Plan orokorraren analisia
Aurrerapena, behin-behineko onarpena eta behin betiko onarpena Irizpide eta proposamenen arteko banaketa
Aurrerapenari zegokion fasean, Plan Orokorrak (PO) bilatzen zituen irizpide eta helburuak kritikatu genituen hiriaren beharrizanetatik zeharo bereizita joateagatik. Printzipio teoriko onargarriak definitu ostean, agerian utzi genuen praktikarekiko oso kontraesankorra zen proposamenen fase batera pasatzen zela.
POren Aurrerapena kontraesan handietan sartu zen. Esaterako, lehentasun moduan sare urbanoa okupatzea predikatzen zuen, garapen jasangarriranzko berme gisa, eta segidan landa lurzoruetan eta hiri lurretatik urrun, hiru proposamen luzatzen zituen, hiruen artean hiri osorako proiektatzen zituzten etxebizitza berrien erdia baino gehiago barnebilduz. Hiru proposamen hauek Auditz-Akular, Antondegi eta Zubietakoak dira. Hura ez zen printzipioekiko haustura bakarra. Izan ere, berrorekatze metodo gisa lurren erabileraren mixtura predikatu ostean, jarduera industrialetarako lurzorua sistematikoki etxebizitzetarako lurzoru gisa berrizendatzen zen. Nerecan, Jolastokieta, Papin, Herrera, Igara, Infierno, Txingurri… etxebizitzetarako lurzoru gisa berrizendatzen dira helburu bakar batekin: beren lurjabeei garai oparo haietan ematen zizkien gainbalio handiak lortzea.
Espazio libre eta ekipamenduei zegokienean, POk irizpide falta nabarmena izateaz gain, diagnostiko falta ia erabatekoa zuen. Horrela beharrizan eta hutsuneen identifikazioa ezinezkoa bihurtzen zen, eta ondorioz planteamendu serio bat egitea ezinezkoa zen. Horrez gain, faltan botatzen da espazio libreen inguruko planteamendu moderno bat, hau da, duela 30 urte baino gehiago ezarri ziren minimoetatik haratago doana. Izan ere, biztanleko 5 m2 ko ratiotik, POk biztanleko 6,54 m2ko ratio exkaxera igotzea besterik ez du proposatzen.
Landa lurzorua, ingurune naturala eta nekazaritza erabilerei dagokienean, argi ikusten da POren proposamenek bere printzipioak berak desitxuratzen zituela. Hiru etxebizitza operaziotan bakarrik (A-A, Antondegi eta Zubieta) 300 landa lur hektarea berrizendatu eta suntsitzen dira. Bestalde, Martuteneko espetxearen Zubietarako lekualdaketan 2 ha.ko lurzorua liberatzen da, bere prezioa esponentzialki igoaraziko duena, eta 85 ha. okupatzen dira landa lurzoru erdian.
Guzti horri, lehen sektorearekiko erabateko helburu falta gehitu behar zaio, baita hiriaren oinatz ekologikoaren inguruan nahita bilatutako ezjakintasuna ere. Finean, POren Aurrerapen harentzat hiriaren ingurune fisiko erreala eta babestu beharrekoa gainditu beharreko oztopoak besterik ez ziren, eta ez ziren proposamenentzako baldintzagai.
Gogoratu beharrekoa da Udala POren irizpideen konfirmazioari ekin ziola Aurrerapenari egindako gomendioei erantzun ere egin gabe, “Alegazio Jartzaileen Asanbladak” 2006ko otsailean salatu zuen bezala.
Plan honek egungoa ez den egoera bati erantzuten dio
Prozesuarekin jarraituz, jada 2008an, Udalak Plan Orokorraren dokumentu bat idatzi eta hasierako onarpena eman zion. Ekain honetan onespen definitiborako aurkeztu denaren lehen bertsioa zen hura, eta idatzia izan zen momentuan aintzat hartu zen arrazonamendu basea zein diagnostikoa ez dira gaur egun dagoen egoerari loturikoak. Izan ere, mundu mailako egoera ekonomikoa, lanarena, biztanleriaren baliabide ekonomikoak etab. izugarri aldatu dira azken urteetan, hau guztia amaiera noiz izango duen eta zein egoeratan izango den ez dakigun krisiagatik eraginda. Lau urte igaro dira Aurrerapenaren erredakziotik eta bere baitan jasotzen diren planteamenduak bere horretan mantentzen jarraitzen dute, 2004tik egoera sozioekonomikoak aldaketa izugarria jasan duela kontutan hartu gabe.
Aipatutakoa aintzat hartuta eta Aurrerapenaren erredakzioa baino lehenagorako, jada tamaina handieneko proposamenen zirriborroak (A-A, Antondegi eta Zubieta) eginak zeudela jakinda, dokumentu hau Donostiaren etorkizunaren garapen orekatua lortzeko baliagarria ez dela esan beharra dago.
Nabarmentzekoa da era berean proposamen horiek urte hauetan bultzatzen aritu direla, horretarako inolako lotsarik gabe oraindik egun indarrean dagoen 1995eko POari aldaketa puntualak eginez. Beraz, Plan Orokor honek errealitate jakin bati erantzun nahi dio, baina errealitate horrek sakoneko aldaketa pairatu du, eta ondorioz proposamen multzo gisa nahikoa sendotasunik ez du.
Etxebizitza politika aldatzeko irmotasunik ez
Etxebizitza arloan bereziki salagarria zen etxebizitza hutsen kudeaketari uko egiten ziola edota saltzeko ziren etxebizitza eraikien parkearen goranzko progresioari jaramonik egiten ez ziola, baita datu berri garrantzitsu batzuk gutxiesten zituela. Esaterako, Babes Ofizialeko Etxebizitza egokitzen zitzaienen % 50 baino gehiagok berauei uko egin izana. Guzti honi, 2006an Donostiak 81.465 etxebizitza parkea zuela adierazten zuen datua agertu izana gehitu behar zaio. Horietako % 6,8a soilik zegoen bideratua babes ofizialeko erregimenera. Hain esanguratsu eta eskandalagarria den datu honi PO berriak babes ofizialeko 7.100 etxebizitza eraikitzea aurreikusten duela gehitu behar zaio. Aurretik zeuden 5.569ei gehituz gero, BOE-en portzentaia hiriko etxebizitzen % 12,89koa izateraino igoko litzateke. Testimoniala benetan.
Azken 15 urteotan udal politikariek etxebizitzen babes ofizialarekiko izandako interes eskasa agerian uzten da, baita PO honek etxebizitzaren arazoari ekiteko duen borondate eskasa ere:
- Bere osotasunean etxebizitza librez osatutako barrutiak 49 dira, 2.024 etxebizitza berri, legedi autonomikoak babes ofizialari dagokionean agintzen duena nabarmen bete gabe. 12 barrutik B.O.E. eta etxebizitza tasatuen egungo estandarrak ez dituzte betetzen, nahiz eta POk bere osotasunean bai betetzen dituen (Birmoldatu duten azken testuan 19 dira).
- Hiriko 4 auzotan ez da babestutako inolako etxebizitzarik aurreikusten, baina bai ordea 903 etxebizitza libre.
- POrekin diskonformidadean 600 etxebizitza baino gehiago daude, hau da, momentu batean edo bestean eraitsi beharko direnak.
- Aurreikusitako etxebizitzen zenbatekoa etengabeko dantza batean dagoen arren, Lurralde Antolaketarako Komisioaren txostenari kasu eginez gero POren proposamenek 17.897 etxebizitza berri aurreikusten dituzte. Horietatik 4.965 BOE izango lirateke, 2.474 tasatuak eta gainontzekoak -10.458- libreak.
Hitz gutxitan, dokumentuak ausardi eta zintzotasun gabezia eta epelkeria agertzen du inertzia zaharrekin hautsi eta etxebizitza parkeen orekaren alde apustua egiteko: Minimo legalak ez ditu betetzen, segregazio sozialean reinziditzen du aberats eta pobreen hiriak banatuz… Finean, dokumentu kontinuista bat da, Europako etxebizitza garestiena duen hirian.
Iruzur bidezko berritasunak azken momentuan
Hain zuzen ere, jada esandakotik merezi du nabarmentzea azken momentuan, oinarri legalik gabe berritasunak dituen testu bat aurkeztu dela, aldaketek POren proposamenei ehuneko txiki batean eragiten dietela justifikatzen saiatuz, baita aldaketek irismen mugatu eta puntuala dutela esanez ere. Honako ekinbide berri guzti hauek proposatzen dira (“berregokitze, moldapen, zuzenketa eta azalpenen” figurapean): 484 etxebizitza gehiago bost barrutitan (218 etxebizitza Auditz-Akularren, 32 Añorgan, 100 Zapatari Hegoaldean eta 54 Izan, Txomin eta Rodilekoaz gain). “Ezohiko operazio” hauek aktibitate ekonomikotarako 27.846 m2 gehiago suposatzen dituzte, baita espazio libreetarako 53.464 m2 gutxiago ere.
Honez gain, jasangarritasun txostena oso kritikagarria da, izan ere, proposatutako operazioen bideragarritasuna eta jasangarritasuna justifikatu nahi ditu, aldi berean, testuan bertan, behin eta berriro datuak falta direla azaltzen duenean: “daturik ez dago benetako inpaktu batzuk baloratzeko zenbait materia garrantzitsutan; uholde bat jasateko arriskua, mugikortasunean dauden arriskuak, zarataren efektuak, lur soberakinen balantzeak eta hauen eragina erreka jakin batzuetan. Baita Zubietako kasuko kutsadura atmosferikoa ere”.
POren onarpena lorpen bat bezala saltzeko estrategiaz gain, noiz eta juxtu legealdi amaieran egin nahi dena, gobernu taldeak barruti desberdinen kudeaketara azkarki jauzi egin nahi du, noiz eta barruti horien diseinu eta planeamenduak oparoaldietan egin ziren eta egungo egoera guztiz bestelakoa den.
Azken aspektu hau eta hirigintza politika zein norantzatan egin beharko zen hurrengo artikulu batean azalduko dugu.
Ya están aquí las fiestas. La Izquierda Abertzale quiere felicitar a todo nuestro pueblo y desea que sean unas fiestas alegres y participativas. También en fiestas hemos de reafirmarnos, disfrutándolas a tope, pero dejando huecos y actos para el recuerdo y la reivindicación; no puede ser de otra manera, la...
Aralar, EA y la Izquierda Abertzale de Altsasu dieron una rueda de prensa conjunta el 8 de septiembre. En la misma leyeron un acuerdo al que han llegado y llamaron a la ciudadania a acudir a la manifestación convocada para el día 12 para denunciar el juicio contra Udalbiltza. Seguidamente...
Altsasuko Aralar, EA eta Ezker Abertzalea taldeak abuztuan zehar biltzen egon gara Udalbiltzaren aurkako epaiketari erantzun bateratu bat emateko asmoz. Lortu dugun akordia irailaren 8an, asteazkena, 19:00etan udaletxe aurrean ezagutzera emango dugu prentsaurreko baten bitartez. Bertan irailaren 12rako manifestazioa baterako deia egiten da eta hemendik eta mobilizaziora bitarte Altsasuko eragileei...