Aurreko artikuluan onartu berri den Donostiako Plan Orokorraren analisi kritikoa egin ostean, orain udal kudeaketaren analisiari ekin beharra ikusten dugu, are gehiago hauteskunde pre-kanpaina batean kokatu dela kontutan hartzen badugu. P.O.rekin edo gabe, Donostia zulo batean sartuta aurkitzen da eta zaila izango da hortik ateratzea egungo udal agintarien artean, Elorza eta Letamendia buruan, ez baitago hirigintza eta etxebizitza politikaren inguruko hausnarketarik egiteko zantzu txikienarik ere.
MARTXAN DAUDEN PROIEKTUAK: AURRERANZKO IHESA
Honen adibide argi bat dugu duela hilabete alkate jaunak plazaratutako farolada, aurreko kanpainatako bere bi proiektu-izarren hasiera salduz, aurrekaririk gabeko aurreranzko ihesean. Ziurgabetasunak eta bankuek herritarrei ematen dizkieten kredituen blokeoak merkatua izoztua duten honetan, hirigintza-operazioen barne kontuek bideragarritasunik ez dutela nahi beste alditan publiko egin denean, honakoa sinistarazi nahi digute:
- San Bartolomekoa jada egina dagoela, ez dagoela arazorik.
- Auditz-Akularren lehen fase bat abiaraziko dela –promotoreek horretaz entzun nahi ere ez dutenean-.
- Txomineko lurra desjabetuko dela.
Hala eta guztiz ere, alkateak eta jarraitzaileek udal instituzioaz aprobetxatu nahi dutela errepikatu beharrean gaude, horrela ziurgabetasunaz ere zipriztindua dagoen kanpaina instituzional bat abiatu ahal izateko. “Odonek dioenean”, “Udalak dio”, eta ondorioz “egia da eta horrela gertatuko da”. Baina binomio horrek beti egin du kale jaun honekin, eta oraindik gehiago hemendik aurrera. Tabakalerarekin jada gertatu da. Tabakalerako obrak hasiko zirenaren baieztapenetik proiektua ezin zela gauzatu esan zenerarte ordu gutxi batzuk besterik ez ziren pasatu. Eta herritarrak zergatia galdetuko dio bere buruari.
Donostian baina, momentu honetan “Tabakalera” asko daude. Sarritan errepikatu dugun moduan, San Bartolomekoa eta Auditz-Akularrekoa behi gizenen garaietan pentsatutako operazioak dira. Urbanizazio-karga izugarriak dituzte berekin, azken urteotan egin bezala, etxebizitzen prezioa igoarazten dutenak:
- San Bartolomen, operazioak defizita ekar ez dezan, 353 etxebizitza libreek etxebizitzeko 700.000 €ko prezioa izan behar dute. Sarritan ere alkateari galdetu diogun moduan… non dago 700.000 €tako 353 etxebizitzen ekaria? Merkatuaren azterketa serio bat egon beharko litzatekeela uste dugu honelako abentura batean sartu ahal izateko. Baina benetako abentura hamarnaka familiek bizi dute, egoera irregular batean egonik, beren etorkizunaz kezkatuta daudenak. Irresponsabilidade politikoaren adibidea da honakoa, eta hiri honetan egunen batean ohartu beharko gara irresponsabilidade politikoa ezin dela onartu eta jada badela garaia erantzunkizun politikoak exigitzeko.
- Adibideekin jarraituz, Auditz Akularren gauza bera gerta daiteke, baina arrazoi desberdinengatik. Kasu honetan urbanizazio obra erraldoia da operazioa biderakaitza bilakatzen duena. Promotore pribatuek, lur jabeek, jada ulertu dute eta abentura bat dela onartzen dute. Elorza eta Letamendia jaunek baina, ez dute etsitzen, nahiz eta duela hamaika urte etxebizitza txoke-operazio bezela aurkeztu zena gaur egun porrot biderakaitza bilakatu. Irtenbide bakarra etxebizitza libreengan karga handitzea dute, baina gaur egun mundu guztiak daki ezingo dela etxebizitza librerik saldu etxebizitza tasatuen preziotik askoz gorago. Abentura honetan tristeena lehen fase bat abiarazi nahi dutela da, horren ondorioz hurrengo bi hamarkadetan Altza osoa obretan lokaztuta uzteko arrisku handiarekin, bizilagunen bizi-kalitateari muzin eginez. Datu gehigarri larriena duela hamarkada batzutako Altzaren hirigintza historia errepikatuko litzatekeela da, eta orduan diktadurapean gertatu zen.
ELORZA-LETAMENDIAREN ITSUA: ERREALITATEA EZ IKUSTEA
Finean, errealitatea ez da ikusi nahi. Donostia demografikoki egonkorra den hiria da. Ez dago biztanlego igoerarik zabalpen hirigintza operazioak justifikatuko dituenik.
Datu demografikoek eskualde, lurralde historiko eta autonomi erkidegoko jaiotze tasa baino baxuagoa dagoela adierazten dute. Zahartze indizearekin juxtu kontrakoa gertatzen da. Gainera, donostiarren % 21a bakarrik bizi da, eta % 33a 65 urtetik gorako pertsonekin bizi da. 6.000 etxebizitza huts baino gehiago daude eta langabezia 2006 eta 2009aren artean 3.000 pertsonatan igo da.
Horri Udalak legealdi honetan emandako lizentziak gehituz gero, 2007 eta 2010 artean 1.968 etxebizitza egiteko lizentziak eman dituela ikusiko dugu, horietatik 768 Babes Ofizialeko Etxeak. Aktibitate ekonomikoei erreparatuz gero ordea, egoera patetikoa da; aktibitate ekonomikoak garatzeko pabilioi edo eraikinen eraikuntzarako soilik 10 lizentzia eman dira.
Irakurleak ulertuko du P.O. berandu eta gaizki datorrela, garaiotan bere aktibitate ekonomikoa abiarazi nahi zuena eskualdera joan baita, lur erabilgarria eta merkeagoa duen lekura.
Guzti honek Donostiak hirigintza aldetik eta ekonomikoki bizi duen ziurgabetasun egoera azpimarratzera eramaten gaitu, izan ere, ez zaigu ahaztu behar Udala hirigintzak sortzen dituen gainbalioei esker bizi izan dela urteetan zehar. Baliteke orain hobe ulertzea zergatik duen Udalak horren egoera finantziero kezkagarria. Klabe estrukturalean ulertu behar da eta ez koiunturalean, izan ere, hirigintzak ez baitu berriro sortuko orain arte ematen zituen gainbaliorik, ez pribatuentzat, ez eta Udalarentzat ere.
Ya están aquí las fiestas. La Izquierda Abertzale quiere felicitar a todo nuestro pueblo y desea que sean unas fiestas alegres y participativas. También en fiestas hemos de reafirmarnos, disfrutándolas a tope, pero dejando huecos y actos para el recuerdo y la reivindicación; no puede ser de otra manera, la...
Aralar, EA y la Izquierda Abertzale de Altsasu dieron una rueda de prensa conjunta el 8 de septiembre. En la misma leyeron un acuerdo al que han llegado y llamaron a la ciudadania a acudir a la manifestación convocada para el día 12 para denunciar el juicio contra Udalbiltza. Seguidamente...
Altsasuko Aralar, EA eta Ezker Abertzalea taldeak abuztuan zehar biltzen egon gara Udalbiltzaren aurkako epaiketari erantzun bateratu bat emateko asmoz. Lortu dugun akordia irailaren 8an, asteazkena, 19:00etan udaletxe aurrean ezagutzera emango dugu prentsaurreko baten bitartez. Bertan irailaren 12rako manifestazioa baterako deia egiten da eta hemendik eta mobilizaziora bitarte Altsasuko eragileei...