Zutik Euskal Herria
 
 
 
Argitaratze data: 2010-07-17  pri
Donostia: Donostia planteatuz (III) Eredu aldaketa baten alde
Ezin da klitxe zaharrekin jarraitu. Politiko eta teknikoek ulertu beharko dute hirigintza operazioek, etxebizitza prezio handietan oinarrituz gainbalio handiak sortu eta guztia ordaintzen zutenak –lur mugimenduak, luxuzko urbanizazioak, etorkizunerako azpiegitura erraldoiak eta ondarearen galera masiboak- historia direla.

Betidanik bultzatu izan dugun moduan, pentsakera aldaketa baten aldeko apustua egiten dugu. Auzoetako beharrizanak aztertu eta hirian zehar sakabanatuta egongo diren babeseko etxebizitza operazioen aldeko plan baten alde egiten dugu, jada dugun hirian integratuko direnak. Donostiak mantentzea merezi duen sare urbano aberats eta bariatua du, garaiotan osagarritzen joan behar duguna, horrela beren ingurune propioan bizitzen jarraitu nahi duten gazteen beharrizanei erantzuteko. Mendialdeetan egiten diren operazioak ez dira sozialki orekatuak, izan ere, lurraldearekiko eta elkarrenganako errorik gabeko komunitateak sortzen baitira. Era berean, oreka hori mugikortasun behartuaren murrizpenetik etorri beharra du, landa lurretan planteatzen diren hirigintza operazioek halabeharrez eragiten dutena, horrela, kotxearekiko menpekotasun osoa izan ez dezagun.

Horregatik, Donostiarentzako hirigintza eredu berri baten aldeko apustua egiten dugu. Dekalogo moduan aurkeztuz, hirian eztabaida piztu nahi dugu:

1-    Donostia formalki amaitua dagoen hiria da. Etorkizunean bere barnekaldean garatu beharra dauka, espazioen eta eraikita dagoen ondarearen  errehabilitazioaren bitartez eta lurralde aldetik jada dauden auzoen inguruan eraikuntza operazio kontrolatuen bitartez.

2-    Horren ondorioa da eginahalak egin behar direla landa eremura jauzi ez egiteko, Auditz-Akular, Antondegi eta Zubietan egin nahi duten moduan. Geratzen zaigun landa lur eta lur natural urria medio fisikoaren kalitatea ahalik eta hobekien mantentzeko babestu beharra daukagu. Izan ere, euskarri posible bakarra da nekazal erabileretarako eta lehen mailako beharrizanak sortzeko. Lehen sektorea berreskuratu beharra daukagu, eta maila duinean mantendu.

3-     Ez da eraikita eta erabiltzeko moduan dagoen ondarerik suntsituko, Txominen eta San Bartolomen egin nahi duten moduan –etxebizitzak, ekipamendu publiko eta pribatuetarako eraikinak-, alperrik galtzea dakarren xahutze ekonomikoa delako eta kultura-ezaren sintoma barkaezina delako.

4-    Ez da aktibitate ekonomikotarako lurrik alperrik galduko berau etxebizitzetarako automatikoki berkalifikatuz. Hori lurren erabilera mixturaren aurkakoa litzateke, baita jasangarritasunaren aurkakoa ere. Izan ere, zonifikazioa da mugikortasun behartuaren eragile nagusienetakoa eta, ondorioz, azpiegituren biderkatzearen eta gastu publiko eta pribatu inkontrolatuaren eragile nagusienetakoa.

5-    Donostiak eskariaren azterketa sakon baten beharra du; Etxebideko datuetatik haratago, donostiarrek duten etxebizitza eskariaren tipologia, tamaina eta ezaugarriak jakin beharra dago.

6-    Etxebizitza hutsen arazoa arrazionalizatzeko paktu sozial bat egin beharra dago, horrela, arazoa konpondu ahal izateko etxebizitza hutsen tratamendu ausart bat egin ahal izan dadin. Egun, etxebizitza eskatzen duen jendea dagoen bitartean, etxebizitza hutsen parke izugarria dago. Datuen gurutzaketa eginez, benetako esfortzua egin beharra dago etxebizitza huts horiek merkatura atera ahal izateko. Etxebizitzak arrazoi desberdin askogatik daude hutsak, beraz, tipologia desberdinak ezarri beharko dira kasu bakoitzari behar den politikarekin ekin ahal izateko.

7-    Benetako jasangarritasun baten aurrekari gisa, lurraldetasunaren oreka bilatu eta joera aldatu beharra dago mugikortasun behartua txikitu ahal izateko.

8-    Espazio publikoak elkarbizitza publikoa garatzeko gune gisa ulertu behar ditugu. Zentzu horretan, planeamenduetan lehentasuna izan beharko dute erabakiak hartzerako orduan, ez gaur egun bezala, non espazio libreak lur pribatuen sobrante gisa tratatzen diren.

9-    Donostia hiri zentralista bilakatu da, eta hori salatzen dugu. Hiri zentralista oso gaizki lotzen da hiritarren eskubide berdintasunarekin. Gaitz hau sendatzeko modu bakarra auzoen berrekipamendu sistematikoa egitea da.

10-    Guzti hau, diagnostikoaren hasierako fasetik bertatik, hiritarrei eta elkarteei irekita egongo den parte hartze prozesu erreal baten bitartez egin beharra dago, erabaki hartzeak gune horietaraino zabalduz. Prozesu horretan, historikoki informazioa eskuratzeko zailtasun handienak izan dituzten hiritar eta kolektibo desberdinek garrantzi berezia izango dute: genero ikuspegia, gazteri eta haurtzaroa, oinezkoak, elbarrituak… Donostiak orain arte egin duena, hau da, hartuta dauden erabakiak esposizio publikora zabaltzea, ez da parte hartzea sustatzea, harrizko gonbidatu gisa tratatzea baizik. Eta hiriaren etorkizuna ezin da lau urtean behin izendatzen diren 27 politikoren gain utzi. Denon erantzunkizuna da.

Miren Zinkunegi eta Agustin Rodrigez



Digg! Del.icio.us! Zabaldu.com Bildu.net Google! Technorati! Yahoo!



 
  2010-09-02 Altsasuko Aralar, EA eta Ezker Abertzalea taldeak abuztuan zehar biltzen egon gara Udalbiltzaren aurkako epaiketari erantzun bateratu bat emateko asmoz. Lortu dugun akordia irailaren 8an, asteazkena, 19:00etan udaletxe aurrean ezagutzera emango dugu prentsaurreko baten bitartez. Bertan irailaren 12rako manifestazioa baterako deia egiten da eta hemendik eta mobilizaziora bitarte Altsasuko eragileei...
 
  2010-09-02 La Mancomunidad de la Comarca de Pamplona ha manifiestado su interés por adquirir y adecuar el convento de las Salesas, sito en Paseo de Arazuri y Calle San Francisco, propiedad de Caja de Ahorros de Navarra. El coste de adquisición y de adecuación asciende 15 millones de euros, aproximadamente.

Dada la...
 
  2010-09-02 Iruñerriko Mankomunitateak interesa erakutsi du, Salestarren komentua erosi eta egokitzeko. Komentua Arazuri doktorearen pasealekuan eta San Frantzisko kalean dago kokaturik, eta Nafarroako Aurrezki Kutxarena da. Komentua erosi eta egokitzea 15 bat milioi euro kostatuko da.

Ez dugu egoki jotzen ekimen honi heltzea, gaur egungo ziurgabetasun ekonomikoa ikusita, batetik, eta, bestetik, eraikinak...



Edukien lizentzia - CC-BY-SA-3.0           Rss Jarioa           info[abildua]ezkerabertzalea.info