Israelek herri palestinarraren aurka burutzen ari den erasoaren aurrean
Ezker Abertzaleak gogorki salatu nahi du israeldar armadak Gazan burutzen ari den neurrigabeko erasoa. Ehunka pertsona hil eta zauritu dituzte dagoeneko bonbaketek, eta Israelek bultzaturiko blokeoaren ondorioz dagoeneko larria zen Gazako herritarren egoera muturrera eraman du. Aitzitik, bonbardaketaz gain israeleko armadak Gazaren inbasioarekin mehatxatzen du.
Elkarrizketa eta negoziazioaren aldeko hautua berresten dugu Palestinar eta Israeldarren arteko gatazkari konponbidea emateko, tresna egoki bakarra gatazka oro konpontzeko. Konponbidea herrien eta herritarren eskubideen errespetuan oinarritu behar da. Zentzu honetan, onartezina deritzogu Israeldar estatuaren garapena palestinarren lepotik izatea.
Salagarri deritzogu ere nazioarteko komunitateak, eta Europar Batasunak bereziki, azaltzen duen ixiltasun eta faltsukeria. Ez al dute bada Gazako gizon emakumeek naziortearen babesik merezi?
200 elkarte zibil palestinarrek Israelen erasoari aurre egiteko tresna gisa deituriko boikotarekin bat egiten dugu. Israelek palestinarren eskubideak errespetatzen ez dituen heinean, gure elkartasuna era praktikoan adierazteko tresna da boikota, Euskal Herria eta Israeldar estatuaren artean alor ekonomiko, politiko, kirol edota kulturalean ematen diren harremanak etenaz.
Israeldarren erasoa salatu eta Palestinar herriari elkartasuna adierazteko Euskal Herrian burutuko diren mobilizazio eta deialdi ezberdinetan parte-hartzeko deia luzatzen diegu herritarrei.
Azkenik, Palestinar herriari une latz hauetan gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu.
La izquierda abertzale ha recibido con hondo pesar la noticia del fallecimiento del ex Presidente de la República de Italia Franceso Cossiga, acaecido en el día de hoy. Deseamos expresar nuestras sinceras condolencias a la República de Italia, a la familia Demócrata Cristiana así como...
La izquierda abertzale saluda las propuestas y esfuerzos por buscar soluciones dialogadas al conflicto Colombiano que superen el actual enfrentamiento armado que amenaza con extenderse en la región.
Así saludamos, la propuesta del canciller venezolano Nicolás Maduro de un plan paz que vaya acompañado por los países de la región y...
Ezker Abertzaleak Uztailaren 26an gure elkartasuna eta begirunea azaldu nahi diogu Kubari, Kubako herri askeari.
1953ko Uztailaren 26a munduko iraultzaile, ezkertiarrontzat data erreferentea bihurtu zitzaigun, ekintza heroiko hark huts egin bazuen ere Kubako historia erabat aldatuko zuen lehen harria izan zen, 1959an iraultzaren gauzatuko zen lehen harria.